Merkataritzarako diru laguntzak

2015 / 07 / 08

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak merkataritza-saltokiak modernizatzeko 2015. urteko diru laguntza deialdia egin du. Eskoriatzako Udalak merkatariei horren berri eman nahi die, interesdunek aztertu eta, nahi izatera, eskaerak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Diru laguntzak inbertsioen %15 edo %20 artekoak izan daitezke eta diruz lagungarriak honako elementuak dira: informatika ekipoak eta osagarriak, kutxa erregitratzaileak edo balantzak, kode-irakurgailuak, altzariak, errotulazioak, lapurreten aurkako sistemak…

Eskaerak aurkezteko epea 2015eko irailaren 15ean amaituko da, eguerdiko 12:00etan.

Deialdiari buruzko informazio guztia eta eskaera egiteko modua Eusko Jaurlaritzako webgunean aurki daiteke.

Merkataritzarako udal laguntzak

Bestalde, Eskoriatzako Udalak berak ere merkataritza eremuan euskararen sustapena bultzatzeko diru laguntza deialdia egin du.

Deialdi hori jendaurrean dago uztailaren 15a arte, nahi duenak aztertu eta dagozkion alegazioak aurkez ditzan. Alegaziorik aurkeztu ezean, deialdia behin betiko onartuta geldituko da eta interesdunek laguntzak eskatu ahal izango dituzte errotulazioak edo irudi korporatiboan euskarazko elementuak jartzeagatik. Horri buruzko informazio guztia webgune honetan aurki daiteke.