MUGIKORTASUN ASTEA Oinez, bizikletaz zein patinetez segurtasunez ibili

2019 / 09 / 13

Urtero bezala eta Europako hainbat herrirekin bat eginez, Eskoriatzan Mugikortasun Astea 2019 ospatuko dugu irailaren 17tik 22ra, oinez, patinetez zein bizikletaz segurtasunez ibili lemapean. Aste honetan zehar hainbat ekintza antolatu ditugu adin guztientzako.

Hona hemen egitaraua. Animatu eta parte hartu!

  • Irailak 16 eta 18, astelehena eta asteazkena: Patinaje ikastaroa 17:30etan Luis Ezeizako kantxan. Izena ematea kiroldegian (3€).  Informazio gehiago eta izena ematea kiroldegian (943715328)
  •  Irailak 17 asteartea: Patineteak, nola eta non ibili, ikastaroa. Patinetean herritik zehar modu seguruan ibiltzeko arauak eta gomendioak azalduko dira. Ikastaroa doakoa da. 17:00etan (6-9 urte) eta 18:00etan (10-12 urte). Informazio gehiago eta izena ematea kiroldegian
  • Irailak 19, osteguna:Nordick walking ikastaroa. Iraupena: 2 ordu eta izena ematea kiroldegian.
  • Irailak 20, ostirala: Umeentzako patinetean eta patinetan ibiltzeko ginkana. 17:30etan herriko plazan. Bakoitzak bere materiala ekarri beharko du.
  • Irailak 22, igandea: bizikleta martxa. 10:00etan plazan. Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate. Ezinbestekoa izango da kaskoa ekartzea.