Musika Eskolaren kontzertua

2019 / 04 / 08

Asteazken honetan, apirilak 10, 18:30ean (eta ez 18:00etan, iragarri bezala), Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Zaldibar antzokian.

Kontzertua aukera ona da ikasturte honetan egindako lana ezagutarazteko, izan ere, askotariko musikariak izango dira bertan: 6 piano ikasle, Andoaingo jaialdian urrezko 4 domina eta zilarrezko 2 lortu dituztenak; gitarra talde bi; combo bat; soinujole bat; zeharkako flauta bikotea; kantua eta pianoa; eta azkenik, abesbatza pianoarekin eta perkutsioarekin.