Muturreko tenperatura baxua eta elurra

2018 / 02 / 26

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi digunez gaur gauean eta bihar (asteartea, otsailak 27) muturreko tenperatura baxuak egongo dira eta abisu horia aktibatuko da izotzagatik.

Asteartetik asteazkenera bitarteko gauena, berriz, elurragatiko alerta laranja aktibatuko da eta alerta horrek asteazkena 15:00ak arte iraungo du.  Egunaren lehen partean elur-kota 0-100 metro inguruan egongo da, egunak aurrera egin ahala arratsalde-gauean 1500 metrokotik gora igoko da.

Alerta laranja aktibatzeak esan nahi du“meteorologia arazo nabarmena” egongo dela.

Eskoriatzako Udalak elurtetarako prebentzio protokoloa martxan jarri du. Behar izanez gero, gatza botako da eta elurra kentzeko pala daukan traktorea irteteko prest dago.

Larrialdi kasuetan 112-ra deitu.