“Narvaez” fosilen erakusketaren inaugurazioa aurreratuta

2016 / 06 / 28

NarvaezFosilakGaur hasiko dira San Pedro jaiak eta Ibarraundi museoan jai guztietan zabalik egongo den “Narvaez” fosilen inaugurazioa ere gaur egingo da.

Hasiera batean inaugurazio ekitaldia 18:30erako iragarrita bazegoen ere, 18:00etara aurreratu da. Beraz, ekitaldian parte-hartu nahi duten guztiei jakinarazten zaie, inaugurazioa 18:00etan izango dela.

Narvaez bildumako fosilak dinosauroen garaikide izan ziren amoniteei buruzko erakusketa da, hau da, duela 400 milioi eta 65 milioi urte bitartean itsasoan bizi ziren animalia oskoldunak eta zefalopodoak ikus daitezke, duela 120 milioi urte inguru fosildu zirenak.

Erakusketa antolatzerako, ezinbestekoa izan da Jesus Mª Narvaez eta Esperanza Azkarragaren eskuzabaltasuna. Narvaez eta Azkarraga 1975etik oraintsu arte Mutrikuko flyschean ibili dira, kostako harkaitzek gordetzen dituzten altxor paleontologikoak beraien gordelekuetatik azaleratzen. Orain, berriz, 41 urteren bueltan, lau hamarkadatan emeki-emeki bildu duten ondare hori gizartearekin partekatzea erabaki dute, besteak beste, Ibarraundi museoaren bitartez. Bertan 70 bat piezez osatutako bilduma dago erakusgai.

Benetan bitxiak dira museoan ikus daitezkeen amoniteak: oro har, ez da batere arrunta horrelakoekin topo egitea, ez dira edonon ikusten; geologiaren eta paleontologiaren ikuspuntutik, oso interesgarriak dira, esaterako, harkaitzen adina ezagutzeko balio dutelako; era berean, Europan aurkitu diren handienetakoak dira, kontinenteko erreferente egiten dituena …

Erakusketa zabalik egongo den egun eta ordutegiari buruzko informazioa hemen.

Gogoratu, inaugurazioa gaur, ekainaren 28a, 18:00etan Ibarraundi museoan.