Nekazaritza ustiategientzako laguntzak atera ditu Foru Aldundiak

2016 / 05 / 16

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur argitaratu du boletinean, Gipuzkoako Lurralde Historikoan nekazaritza ustiategien aldeko diru laguntzen Foru Dekretua. Dekretu horren bitartez bi laguntza mota ematen dira:

  • Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak. Inbertsioak mota hauetakoak izan daitezke:
    • Nekazaritza eta abeltzaindako eraikinak eta instalazioak eraiki, eskuratu edo hobetzeko.
    • Nekazaritza makineria lehen aldiz erostea.
    • Baratzezaintza eta lorezaintzarako instalazioak.
    • Fruta arbolak landatzea, sagardotarako sagarrondoak barne.
    • Teknikarien ordainsari gastuak.
    • Ustiategiko lurren etengabeko hobekuntzak.
    • Energia berriztagarria ekoizteko instalazioak.
    • Lursailak erostea.
  • Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak
    • 18tik 40 urte artekoa izatea, biak barne
    • Gaztenek 2015-2020 prozeduran aurreikusitako baldintzetan onartzea instalazio prozesua
    • Enpresa plana aurkeztea
    • Lanbide ahalmen eta gaitasun egokiak izatea
    • Zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea
    • Nekazaritza jardueratik eratorritako baliaezintasun absolutu edo osoko pentsiorik ez jasotzea

Eskoriatzako Udalak interesdun guztien esku jarri nahi du informazio hau, baliagarri zaionak erabili dezan.