Nerabeentzako musika emanaldia DJ Motoren eskutik

2020 / 04 / 30

Eskoriatzako gaztelekuak nerabeengandik jasotako proposamen bati erantzunez antolatu da emanaldi hau, bakoitzaren logela dantzaleku bilakatzeko. Intxaurtxuetako auzotarrentzat egunero txaloak amaitu eta kantuak jartzen ditu; eta eskaera, Intxaurtxuetan bizi diren nerabe batzuen eskutik etorri da.

Horrela ba, DJ MOTOk maiatzaren 2an, larunbata, arratsaldeko 19:15etik 20:00etara Youtubeko bere kanalaren bitartez emango du nerabeei zuzendutako emanaldi bat.

Animatu eta konektatu!!!