“Nik euskaraz nahi dut Osakidetzan” kanpainaren lehenengo emaitzak

2016 / 10 / 18

Osakidetzan lehenetasunezko hizkuntza gisa euskara eskatzeko kanpaina aurtengo apirilean egin zen Debagoienean; bertako Udalek, euskara elkarteek eta Osakidetzak elkarlanean egindako kanpaina izan zen. Kanpaina egin zenetik gaur arte 2.000 debagoiendar izan dira euren lehentasunezko hizkuntza euskara aukeratu dutenak, guztira 8.000 herritar Debagoienean. Baina lehentasunezko hizkuntza euskara izateko aukeraketa epea ez da bukatu, nahi den momentuan egin daiteke, eta helburua litzateke 2016. urtea bukatzen denerako 10.000 debagoiendar izatea euskara aukera dutenak. Beraz, aukera egin barik izanez gero, ordaindik garaiz zaude. Hona hemen nola egin dezakezun:

Herriz herri

Hauek dira Debagoeneko ESI-a osatzen duten herrietako datuak.

Datuak_irudia_20161017

Gogoratu, oraindik hizkuntza aukera egin ez baduzu, hauek direla egiteko bideak:

  • Osasun Zentroko harreran eskatu, norbere fitxan lehentasunezko hizkuntza euskara izatea. Bertako langileek zuzenean egingo dute aldaketa.
  • Familia medikuari edo erizainari adierazi kontsultara joandakoan, eta eurak zuzenean egingo dute aldaketa.
  • Internetez norbere Osasun Karpetan sartu eta aldaketa eginda.

Profesional euskaradunen zerrenda

Osakidetzan euskararen erabilera bultzatzeko prozesuan, lanean euskaraz jarduteko gai diren mediku, fisioterapeuta, emagin eta besteren zerrenda osatu da. Zerrenda horri esker, posible izango da euskarazko arreta gurago dutela adierazi dutenei euskaraz dakien profesionalekin hitzordua jartzea.

Erlazionatutako albistea