Noiz arte?

2017 / 12 / 27

Hona hemen Gabon gauean goizaldean gertatutakoaren inguruan Jose Ramon Zubizarreta alkateak idatzitako oharra hitzez hitz:

Gabon gaueko goizaldera gertatutakoaren inguruan hausnarketa egin nahi dut.

Ordu txikitan kalean dabiltzaten batzuk noiz arte egin ahal izango dute nahi duten guztia?
Zergatik egin behar da ondasun publikoen aurka ? Zer lortu nahi dute? Guztiona dena  guztioi dagokigu errespetatzea.
Elkarbizitzaren ezaugarri garrantzitsuena elkarri diogun errespetoa da. Errespetoa indartuz, elkarbizitza indartzen ari gara, baina zoritxarrez gure herrian badira hainbat hori ulertzen ez dutenak.

Denon artean lortu behar dugun helburua da. Publikoki nahikoa da esan behar dugu. Denbora  galdu gabe. Elkarbizitza nahi ez duen horiek salatu behar ditugu guztion artean. Sentitu  dezatela elkarbizitzatik kanpo dabiltzala. Hausnartu dezatela euren jarreraren ondorioak zeintzu diren. Guztion lana da.

Eskoriatza, merezi du