Nola ari dira bizitzen itxialdia haurrak eta nerabeak?

2020 / 04 / 08

Une honetan, “alarma-egoera” dela-eta derrigorrez etxean egon behar dugunean, haur, nerabe eta gazteen sustapen-arloko Gipuzkoako profesionalak kezkatu egiten gaitu lurraldeko haurrak eta nerabeak egoera hau nola bizitzen ariko ote diren.

Gipuzkoako Foru Aldundiko eta udaletako Haur eta gazteen Sustapen Zerbitzuek osatzen dugun Gaztematika sarean haien iritzia jaso nahi dugu, testuinguru honetan dituzten sentimenduak eta emozioak ezagutu. Nolabait, pentsatzen dutena adierazi ahal izatea gustatuko litzaiguke, haiei entzutea eta beren eskaerak dagokionari helaraztea. Horretarako, galdeketa labur bat prestatu da 10 eta 17 urte arteko adina dutenek betetzeko.

Galdeketarako esteka bat sortuta dago; horren bitartez, galderei era anonimoan erantzun ahalko zaie, eta baita bidali ere.

Hemen galdeketa