Organikoaren txartelik jaso ez dutenentzako oharra

2016 / 03 / 14

marroia_karruselaMartxoaren 9an hasi zen organikoaren edukiontzia zabaltzeko txartelen banaketa. Guztira 1724 etxebizitzek jaso behar zuten eta banaketak iraun zuen hiru egunetan deituta zeudenen %69ak jaso zituen txartelak eta sistema berriaren inguruko zenbait argibide. Hala ere, deituta zegoen jende guztia ezin izan zen egun horietan etorri eta aste honetan
zehar txartelak eskuratzeko aukera izango du, astelehenetik ostegunera arte 10:00etatik 13:00ak bitartean, Ibarraundi museoan.

Zalantzarik izanez gero, deitu 688 862 527 edo idatzi hona eskoriatza@debagoiena.com