Ostiralean Arbiñoste itxita

2017 / 02 / 01

Santa Anan egiten ari diren obretan errepidearen asfaltatu eta margotze lanak egingo dira aste honetako ostiralean, otsailaren 3an hain zuzen ere. Hori dela eta,  8:00etatik 15:00era bitartean ibilgailuentzako trafikoa eten egingo da eta ondorioz, Zaldibar aparkalekurako sarbidea nahiz Arbiñosteko bidea itxita egongo dira.

Herrian behetik gora sartu nahi duten autoek kontuan izan behar dute Arbiñosteko bidea itxita egongo dela eta ondorioz,  Aranburuzabala kale aldera edo Dorleta auzo aldera joateko sahiesbidea erabili beharko dutela.

Barkatu sortutako eragozpenak.