Pablo Ganboak 101 urte bete ditu

2019 / 03 / 05

Pablo Ganboak 101 urte bete ditu astebukaeran eta hori dela-eta, 12:30etan, zorionak ematera hurbildu dira bere etxera Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia den Maite Uribe, Jone Etxebarria Gizarte langilea, eta Itziar Ezpeleta eta Santos Santamaria Olazar Jubilatuen Elkarteko ordezkariak. Dantzari eta txistulari bat ere bertan izan dira, aurreskua egiteko bere omenez.

Dantzaren ostean lora sorta bat jaso du Udalaren partez eta beste opari bat Olazar elkartearen izenean.

Pablo, bere alaba Marijo eta honen gizonarekin bizi da. Bisita esker onez hartu du eta kontu kontari aritu da, alai eta pozik, denbora osoan.

Zorionak eta urte askotarako, Pablo!