Pilota berpiztuz saioak Eskoriatzan

2018 / 05 / 07

Arizmendi kirol elkarteak eta Tortolis ludotekak elkarlanean, maiatzetik ekainera bitartean eskupilota saio bereziak eskainiko dituzte Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako neska eta mutilentzat.

Saioak asteazkenero izango dira, pilotalekuan, arratsaldeko 19:15etatik 20:15etara. Izena emateko interesa duten guztiek Tortolis ludotekan egin ahal izango dute eta, bestela, maiatzaren 9an pilotalekura bertara hurbilduta.

Maiatzaren 12an saio berezia

Bestalde, Eskupilota Federazioak Luis Ezeiza herri ikastetxean eta Arizmendi ikastolan pilota saioak eskaini ditu azken hilabeteotan pilota haurrei gerturatzeko, eta saio horiei amaiera emateko maiatzaren 12an pilota jaia egingo dute Joseba Iñurrategi pilotalekuan, arratsaldeko 16:00 – 18:00 bitartean.