Poxpolo eta konpainia ikusteko sarrerak agortuta

2015 / 01 / 21

Agortu dira Poxpolo eta konpainia pailazoek  descargaZaldibar antzokian datorren igandean, urtarrilak 25, eskainiko duten emanaldirako sarrerak .
Baina oraindik gelditzen dira Zaldibar antzokiaren programazioa hasiko duen “Demode Quartet”, a capella abesten duen musika taldea, ikusteko sarrerak.

Demode Quartet taldeak Epa! umorezko ikuskizun musikala dakarkigu. Bertan, lau taldekideek harritu egingo gaituzte erakutsiko diguten pertsonalitate bitxiekin. Antzerki lana musikarekin nahasitako ikuskizuna: a capella abestutako bertsioak, eta koreografia eta elkarrizketa dibertigarriak. Oso ondo pasatzeko ordu eta erdiko ikuskizuna.

Ikuskizun guztiz gomendagarria.  Informazio gehiago

Sarrera: 4€