Prest dago jaietako egitaraua

2019ko ekainak 18

Sanpedroetarako gustu guztietarako jarduera interesgarri eta erakargarriak antolatu dira, helburu bakar batekin: eskoriatzarrak eta kanpotik etorriko direnak kalean izan daitezela jaietan parte hartzen eta topera disfrutatzen.

Berritasun asko daude, eta egitarauan nabarmentzekoen artean honako hauek:

  • Kontzertuak: Puro Relajo, Demode Quartet, Nogen, Onki Xin.. edo Nuevo Talisman orkestra.
  • Hiri dantzak: Break dance eta rap saioa, baita Meeting Point ikuskizuna ere.
  • Txarangak: Irulitxa eta Gesaltza.
  • Uretako txirrista erraldoia: Uztailaren 1ean,  txiki eta gazteentzako uretako txirrista erraldoia, besteak beste.

Jaitsi hemen egitarau osoa (PDF)

Egitaraua mugikorrean

Azken urteetan moduan, aurten ere sanpedroetako egitarau osoa mugikorrea ikusi ahal izango da. “Eskoriatza” izeneko App-a edukiz gero, hor bertan agertuko da jaietako egitaraua, egin behar den bakarra eguneratzea da.

Bestela, App-a doan jaitsi daiteke aplikazio hauetan:

 playstore                    apple

Jaitsi                                                                                 Jaitsi

Aplikazioan jaietako azken orduko oharrak jaso daitezke eta  ekitaldiei buruzko iritzia emateko aukera ere badago.

Euskaraz zein gazteleraz ikus daiteke egitaraua eta hizkuntza aldatzeko aukera ere ematen du, azpialdean dagoen “Laguntza” eremuan “Ezarpenak” aukeratuta.