Puntaik Punta, Debagoieneko bidezidorren jaialdia

2017 / 05 / 12

PUNTAIK PUNTA, Debagoieneko bidezidorren jaialdia, maiatzaren 19tik 21ra ospatuko da.  Egun horietan Debagoiena senderismoaren eskualdea bihurtuko da eta bidezidor gidatuen eskaintza BERGARAn antolatuko diren beste jarduera batzuekin osatuko da.

Jaialdiak atal desberdinak izango ditu:

Bidezidorrak eta natura dira jaialdiaren ardatza.

Bidezidor gidatuak, oinez DEBAGOIENEKO txokoak ezagutzeko aukera izango da. Mota desberdinetako bidezidorrak; luzeak, motzagoak, familian, haurrekin egiteko, interpretatuak…

Hauetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da

Senderismoko azoka

Senderismoaren inguruan ezagupenak, esperientziak trukatzeko foroa izan nahi du, senderismoaren lanketa produktu turistiko moduan bultzatuz.

Arloko profesionalak erabiltzaileekin harremanetan jartzeko gunea izatea du helburu. Aurten 12 partaide izango dira.

Senderismoarekin harremanetan dauden argitaletxeak, erakunde publikoak, kirol materialeko enpresak… hartuko dute parte.

Kirol jarduerak naturan.

Boulder gunea, tirolina, oreka tailerrak

Kultur jarduerak, bisita gidatuak

Gaueko kontzertuak, kalejirak… eta Debagoieneko ondarea ezagutzeko bisita gidatuen ordutegi zabala
Informazio gehiago