Puntaik punta eta bizikleta martxa

2017 / 05 / 17

Bizikleta martxa bat irtengo da Leintz Gatzagatik Bergara datorren igandean, maiatzaren 21ean

Puntaik punta egitasmoa dela-eta, Leintz Gatzagatik atera eta Bergararaino bizikletaz ibilaldia egingo da Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasate zeharkatuz orain dela 50 urte desagertutako Vasco-Navarro trenbidearen bidean zehar.

Eskoriatzan, 10:30etan, tren geltokian izango da geldigunea.
Martxa Bergararaino iritsiko da eta gero bakoitzak egin beharko du bere kabuz itzulera.
Eskoriatzako Hezkuntza Foroak egitasmoarekin bat egiten du eta parte hartzera animatzen ditu herritarrak.