Robotika, magia, ardo dastaketa eta josteko makina erabiltzen ikasteko ikastaroak

2017ko azaroak 07

Horiek dira gustu eta adin ezberdinetarako azarorako antolatuta dauden ikastaro eta tailerrak. Ikastaro bi umeei zuzenduta daude, eta beste bi, nagusiei.
Alde batetik, azaroaren 19an eta 26an robotika ikastaro bat izango da 8 eta 12 urte arteko umeentzat. Ikastaroa kultur etxean izango da, 16:30etik 19:30era, eta 10 euro kostatuko da.
Izen ematea azaroaren 17ra arte egongo da zabalik, eta guztira 15 plaza izango dira.
Ikastaroak bi zati izango ditu: lehenengo egunean, umeek robot bat egingo dute energia berriztagarrien arloan erabiltzen diren materialekin; eta hurrengo domekan, BEE-BOT robotarekin jolasteko aukera izango dute.

Bestalde, larunbat honetan, azaroaren 12an, eta Txan magoak arratsaldez Zaldibar antzokian bi ekitaldi (bat 17:00etan, umeentzat, eta bestea, 19:00etan, nagusientzat) egingo dituela aprobetxatuz, bi ordu eta erdiko magia tailerra antolatu da goizean, 10:30ean. Tailerrean parte hartzeko plaza kopurua mugatua da, izena emateak 5 euro balioko du, eta parte hartzeko gutxienez 9 urte izan behar dira. Parte hartzaile bakoitzari koadernotxo bat emango zaio.

 

Nagusiei zuzenduta, azaroaren 14an, asteartean, ardo dastaketa hastapen ikastaroa egingo da Jorge Fernandez enologoarekin (ingeniari agronomoa, “Master of Wine” Pariseko Unibertsitatean eta ardo dastaketan diplomaduna Frantziako Ardoaren Unibertsitatean).
Plaza mugatuak izango dira, eta izena emateak 5 euro balio du.
Ardo dastaketan hasteko bi orduko prestakuntza honek zentzumenak esnatzeko eskaintzen duen aukera ona enologo eta sommelier profesional baten eskutik.   Bost ardo probatuko dira, eta parte hartzaileen artean botila bat zozketatuko da.

Hurrengo astean, azaroaren 20an, joskintzan hasi eta josteko makina erabiltzen ikasteko tailer bat antolatu da. Horretarako, ariketak egingo dira abiadura eta tentsioa kontrolatzeko, ertzak josteko, puntadak doitzeko… Tailerra amaitutakoan, makinarekin egiten diren akats ohikoenak antzeman ahal izango dira, eta horiek zergatik gertatzen diren eta horiek konpontzeko trikimailuak ikasiko dira. Pertsona bakoitzak bere makina ekarri beharko du.
Tailer honetan, aurrekoetan bezala, plaza kopurua mugatua da, eta izena ematea 5 euro izango da.

 

Tailerretan interesa duten guztiek izena eman dezakete kultura etxean (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 15:00era) 943 714 688 telefonoan, kultura@eskoriatza.eus helbidean edo whatsapez 650 49 51 66 zenbakian.