San Joan bezperako dantza, kantu eta usadioak

2020 / 06 / 23

Aurten San Joan bezperan plazan ez da ospakizunik egingo, hau da ez da tantairik jasoko eta ez da surik egongo. Hori dela eta, egun horretan Euskal Herriko plaza eta herri askotan dantzatu ohi den San Joan dantza egin eta grabatu dute Eskoriatzako txistulariek eta Beheko Errota musika eskolako dantzariek, Oihane Vicente irakaslearekin batera.

Gaur, ekainak 23, San Joan bezpera izanik arratsadeko 19:30ean txistulariek kalejira egingo dute.

Eta hemen Euskal Herriko Ahotsak egindako bideoa gure herrietan San Joan bezpera nola ospatzen zen ezagutzeko Gipuzkoako eta Bizkaiko testigantza desberdinekin, hainbat kantu eta usadioen pasarteak dituena.