San Pedro jaiak prestatzeko bilera

2020 / 02 / 24

Datorren astean, martxoak 3, asteartea, arratsaldeko 19:00ean, bilera egingo da kultur etxean San Pedro jaietako egitaraua prestatzeko. Interesa duen edonork izango du parte hartzeko aukera. Eskoriatzako Udalak herritarrak animatu nahi ditu bileretan parte hartzera eta denon artean denon gustuko jaiak prestatzera.

Bilera eguna: martxoak 3, asteartea
Ordua: 19:00
Lekua: kultur etxea (1. pisua)