San Pedro jaiak prestatzeko bilera

2019 / 03 / 12

Martxoaren 27an, asteazkena, arratsaldeko 18:00ean, bilera egingo da kultur etxean San Pedro jaietako egitaraua prestatzeko. Interesa duen edonork izango du parte hartzeko aukera. Eskoriatzako Udalak herritarrak animatu nahi ditu bileretan parte hartzera eta denon artean denon gustuko jaiak prestatzera.

Proposamenak aurreratzen joateko eta, baita ekarpenak egin nahi baina bilerara joan ezin dutenei aukera ematearren ere, galdetegi hau prestatu dugu eskoriatzarren iritzia, iradokizunak eta ekarpenak ezagutzeko aurtengo jaiei buruz.

Bilera eguna: martxoak 27, asteazkena
Ordua: 18:00
Lekua: kultur etxea (1. pisua)