San Pedroetako marrazkia etxean egiteko deialdia

2020 / 06 / 10

Aurten COVID-19 pandemiak sortutako egoeraren ondorioz ez dira San Pedro jaiak ospatuko, baina marrazki lehiaketa moldatuta bada ere, egingo da. Ez du lehiaketa formatua izango, ez delako marrazkirik aukeratuko, dena den,  2 sari egongo dira zozketa bidez emango direnak.

Hona hemen marrazkiak aurkezteko  oinarriak:

1.- Marrazkiak libreak izango dira. Bakoitzak nahi duen orri tamaina eta teknika erabili ahal izango du (pintura, argazki-collagea, A4an, A3an…)

2.- Lanak, familian edo bakarka egin daitezke.

3.- Marrazkirako gai bakarra egongo da: Eskoriatzako jaiak (barrakak, buruhandiak, globoak, txopoa, ikurrina, danborrada, dantza, musika, izan daitezke…)

4.- Etxean egindako lanak izan behar dira. Egileak edo egileek egindako marrazkiarekin argazkia atera eta

  • gazteria@eskoriatza.eus helbidera edo
  • 650 49 51 66 Whatsappera bidali.

5.- Haur edo familia bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du.

6.- Argazkia bidaltzeko azken eguna ekainaren 21a izango da.

7.- Eskoriatzako udalak, jasotako argazkiekin bideo bat sortuko du eta udal webgunean eta sare sozialetan zabalduko du jendeak ikus dezan

8- Marrazkien sariak zozketa bidez emango dira. 2 sari banatuko dira.