Su artifizialak larunbat honetan

2016 / 07 / 28

fuegos-artificiales-de-coloresUztailaren 1ean, jaiei amaiera emateko su artifizial ikuskizuna zegoen programatuta, baina, bertan behera utzi behar izan zen euriarengatik.

Udalak erabaki du su artifizial horiek larunbat honetan, uztailak 30, 22:45ean, botatzea. Suak plazatik jaurtiko dira, eta segurtasun perimetroak zuhaitzen atzetik inguratuko du plaza; beraz, nahi duenak plazatik bertatik edo errepidetik ikusi ahal izango ditu suak.

Eskoriatzarrek eta gurera etortzera animatzen direnek larunbat honetan ikusi ahal izango duten ikuskizuna oso originala da, irudiak suekin eta musikarekin nahasten baititu.