Telebista kateak birsintonizatzea

2014 / 11 / 03

ver-televisionEuropako agindu baten ondorioz telebista kateek euren seinalea mugituko dute, eta erabiltzaileek kanalak berriro bilatu beharko dituzte.

Hori dela eta, Eskoriatzan Udalak eskaintzen duen Telesko Telebanaketa Sarean ere hainbat aldaketa egin beharko dira eta horiek hurrengo astelehenean, hau da azaroaren 10ean egingo dira. Ondorioz, azaroaren 10ean udal telebista sarea jasotzen dutenek, sarean mozketak jasango dituzte.

Udal sarean egin beharreko aldaketa guztiak egin ondoren, erabiltzaile bakoitzak bere etxeko telebista birsintonizatu beharko du.

Azaroaren 10eko aldaketa honek Telesko Telebanaketa Sarea daukaten herritarrei bakarrik eragingo die, gainontzekoek bakoitzak daukan telebista zerbitzariarekin konpondu beharko du bere etxeko egoera.