Termalismo programa

2015 / 01 / 19

20100627_termalismoImsersoren bitartez Estatuko Administrazioak nagusientzako antolatzen duen termalismo programan izena emateko epea zabaldu da.

Eskaera aurkezteko epea:

  • Otsailetik abuztura arteko txandetarako, biak barne

. Lekua esleitzerakoan lehentasuna izateko: 2015ko urtarrilaren 16ra arte.
. Itxaron zerrendako dagokion hurrenkeran sartzeko: 2015ko maiatzaren 18ra arte.

  • Irailetik abendura arteko txandetarako, biak barne

. Lekua esleitzerakoan lehentasuna izateko: 2015ko maiatzaren 18ra arte.
. Itxaron zerrendako dagokion hurrenkeran sartzeko: 2015ko urriaren 30ra arte.

Plazak espedienteetan lortutako emaitzen arabera emango dira, betiere, bainuetxeak eta eskatutako txandak kontuan izanda.

Non tramitatu:

Programa de Termalismo Social del IMSERSO
Apartado de Correos 14.005
28080 Madrid
Telefonoa: 901 10 98 99

Udaletxeko Gizarte zerbitzuetan
Telefonoa: 943 71 31 36