Toki Alai taberna garaile II. Pintxo Lehiaketan

2017 / 11 / 13

Amaitu da Eskoriatzako II. Pintxo lehiaketa, eta Toki Alai tabernako Hego Haizea pintxoak irabazi du 300 €-ko saria eta Buztin Ate elkarteak egindako garaikurra.

Irabazi duen pintxoaren osagaiak txahal masaila, gaztaina eta errege sagarra izan dira.

Eskoriatzako lau tabernek hartu dute parte urte honetako edizioan:

  • Compostela
  • Mirentxu
  • Toki Alai
  • Urrestilla.

Pozik agertu dira jendearen parte hartzearekin eta aste buruan sortu den giroarekin.

Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko antolatutako lehiaketa izanik, Udalaren helburua bete da.