Torrebasoko ortuak esleitzeko oinarriak onartuta

2016 / 11 / 25

ortuakAzaroaren 22an egindako udalbatzarrean, Torrebasoko aisialdirako ortuen esleipena arautuko duten oinarriak onartu ziren. Ortuok laster esleituko dira.

Ortu horien helburua, besteak beste, jende nagusiak denbora librea modu praktikoan eta aberasgarrian betetzea da, eta horrekin batera, nekazaritza tradizionalaren erabilera eta ohitura batzuk berreskuratzea, produktu naturaletan oinarritutako elikadura osasungarria bultzatuz.

Ortuak doan esleituko dira 5 urte naturalerako, eta eskaera egiteko baldintzak hauek dira:

  • Eskoriatzako udalean urtebeteko antzinatasunez erroldatuta egotea.
  • Erretiratua edo aurre-erretiratua izatea, edo 60 urtetik gorakoa izan eta lan egoera aktiboan ez izatea.
  • Orturik jabetzan ez izatea.
  • Salbuespen gisa, 60 urtetik beherako pertsonak, baldin eta lanerako ezintasuna badute.

Aisialdirako ortua ustiatzeko lagapena jasotzeko interesa duten guztiek udaletxeko Erregistro Orokorrean egin beharko dute eskaera, datorren abenduaren 13ko 13:30era arte, lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 13:30 era.

I eranskineko ereduari jarraituz egin beharreko eskaerarekin batera, ondorengo dokumentuak aurkeztu behar dira.

  • NANaren kopia.
  • Lan-egoera aktiboan ez egotearen aitorpena.
  • Orturik jabetzan ez izatearen aitorpena.
  • Partzelak erabiltzeko ezarritako betekizun eta baldintza guztiak beteko dituela adierazten duen aitorpena.
  • Lanerako ezintasun iraunkorraren egiaztagiria, hala badagokio.

Eskatzaileak, Udalak lagatako partzelaren bat erabiltzen badu gaur egun, partzela horren zenbakia jarri beharko du, eta hala nahi izanez gero, berriz ere esleipendun izanez gero, partzela horrekin jarraitzea nahi duela.

Oinarriak

Eranskina I

Eranskina II