Trena Eskoriatzan erakusketaren ordutegi aldaketa

2016 / 10 / 14

Pasa den urriaren 4an “Trena Eskoriatzan” erakusketa ireki zen Ibarraundi museoan.

Herritarren harrera oso positiboa izan da eta bisitari ugari dabil erakusketa ikusten. Horretaz gain, urriaren 12an egin zen irteera arrakastatsua izan zen eta 50 bat lagunek parte-hartu zuen eskoriatzar eta debagoiendarren artean.

Erakusketaren ordutegiari dagokionez, urriaren 16tik aurrera, ordutegia honako hau izango da:

  • ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 12:00etatik 14:00etara.
  • IGANDEETAN: 12:00etatik 14:00etara.
  • LARUNBATAK: itxita.
  • LEKUA: Ibarraundi museoa
  • AZKENENGO EGUNA: Azaroak 4.

Hitzaldia

“Trena Eskoriatzan” erakusketaren programa osatzeko datorren asteazkenean, urriaren 19an, Javier Suso Ibarraundi museoan izango da 18:30tik aurrera Vasco-Navarro ferrokarrilari buruz hitzaldia emateko.

Informazio gehiago: