Txakurra zaintza gabe ibiltzeagatik, jabeari isuna

2015 / 10 / 23

Udalbatzak, urriaren 20an izandako osoko bilkuran erabaki zuen Eskoriatzan bizi den txakur jabe bati 300 euroko zigorra jartzea.

Txakur jabeari aldez aurretik hainbat oharpen egin zitzaizkion bere ardurapeko txakurra zaintza barik eta modu arriskutsuan ibiltzen zelako herrian. Oharpen bat baino gehiago egin arren, bere jarrera aldatu ez duenez, Udalbatzak Animaliak babesteari buruzko urriaren 29ko 6/1993 Legearen babesean, arau-hauste larria eginagatik isuna jartzea erabaki du.

Hori horrela, Udalak animali jabeei eskatzen die, animalien babeserako araudia bete dezatela, eta zehazki euren ardurapeko txakurrak lotuta eta zainduta ibil ditzatela.