Udaero egitasmoa, 12-17 urte bitartekoentzako udako egitaraua

2016 / 05 / 19

udaero kartela 2016Aretxabaleta eta Eskoriatzako Udal Gazte lekuetako egitarau berezia dugu Udaero 2016 uztailean ere aisialdiaz gozatzeko aukera egon dadin bi herrietan. Uztailaren 4an hasiko da eta uztailaren 15a arte ekintza mordoxka gauzatuko dira.
Uztaileko bi astegun hartuko ditu eta beraz, bi blokeetan banatu dira:

GAZTE UDALEKUAK

Uztailan 4tik 8ra. Bost eguneko egitasmoa izango da eta egun bakoitzean ekintza ezberdinak egingo dira. Horietako batzuk jada zehaztuta daude:

  • Uztailak 4: espeleologia Opakuan. Espeleologia egitera joango gara Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Arrasateko gazteak. Ondoren, Opakuako basoetan abentura ederrak biziko dira.
  • Uztailak 8: paintball Lasturren. Hau ere ekintza bateratua izango da, hiru herriek hartuko dute parte. Paintball saioa egin ostean, Debako hondartzara jatsiko gara uretan freskatzera.
  • Uztailak 5-6-7 egunak. Gainontzeko ekintzak, iaz bezala, prozesu parte-hartzaile baten bitartez erabakiko ditugu, “Gazte Udalekuak” egitasmoaren parte izan nahi duen orok hitza izan dezan eta denon gustu eta interesei erantzuten dion programa diseinatu ahal izateko.

Izen ematea irekita dago jada, eta ekainaren 5era arte aukera egongo da izena emateko.

Ekainaren 11n, izena eman duten guztiekin afari merienda bat egingo dugu Gazte leku bakoitzean, eta bertan, asanbladan, proposamenak jaso eta aztertu egingo ditugu egitasmoa pixkanaka denon artean osatzen joateko.

Bloke honetan izena emateko 40 € ordaindu beharko dira.
Ez daude plaza mugatuak, beraz, interesa duen orok eman ahalko du izena.

GAZTE KONKIS

Uztailaren 12tik 15era abenturaz betetako 4 egun eta 3 gau pasako dituzte Leixargaraten, non talde lana eta estrategia ezinbestekoak izango diren egunez egun aurrera egiteko. Hori ere, hiru herrien artean egingo da.
Ekintza honetan plaza mugatuak daude.
Izena emateko azken eguna ekainaren 5a izango da.
Bloke honetan izena emateko 20 € ordaindu beharko dira.

IZENA EMATEAREN NONDIK NORAKOAK:

  • Bloke bietan nahiz bakarrean eman daiteke izena, eta esan bezala, ekainaren 5era arte egongo da irekita.
  • Gazte Udalekuetan maiatzaren 30a baino lehen izena ematen dutenen artean, % 50eko deskontua zozketatuko da matrikulan, bat Aretxabaletan eta beste bat Eskoriatzan.
  • Izena, Aretxabaletako nahiz Eskoriatzako gaztelekuetan edota Txatxilipurdi Elkartean eman daiteke. Esku orria beteta eraman beharko da matrikulako diruarekin batera

Informazio gehiagorako: 943795446 (Txatxilipurdi)eskuorria atzian 2016