Udal Tramiteen atalean aldaketak webgune honetan

2017 / 09 / 20

Azkeneko urteetan digitalizazioak hainbat aukera eskaintzen dizkio herritarrari erosketak, kontsultak nahiz tramiteak online egiteko. Administrazioak ere, herritarrengandik gertuago egoteko helburuarekin, hainbat tramite udaletxera joan beharrik gabe online egiteko eta kontsultatzeko aukera eskaini behar du. Hori horrela, Eskoriatzako Udala ere herritarrei online informazioa eta tramitazioa eskaintzeko lanean ari da etengabe.

Oraingoan web honetako Tramiteen ataria eguneratu du.

Bertan, kontsulta edonork egin badezake ere, Tramitazioa gauzatu ahal izateko bi modu daude:

  • Udalak emandako pasahitz operatiboa(k) izatea (herritarrak eskatzea ezinbestekoa da).
  • Ziurtagiri digitala izatea (Izenpe, NAN elektronikoa…)

Aipaturiko bi identifikazio elektroniko modu horiek, oso epe motzean, B@kQ izeneko sistema bitartez bateratuko dira, erabilerreza izango dena eta administrazio desberdinekin telematikoki harremanetan jartzeko balioko duena. Sistema berri hori Eskoriatzako Udalean martxan egon orduko, webgune honen bitartez jakinaraziko da.