Udal zerbitzuen hobekuntza

2013 / 09 / 30

Udaletxea1Herritarrei erraztasunak ematearren, hainbat aldaketa egitea onartu du Udalak. Besteak beste, bihartik aurrera Herritarrentzako arreta zerbitzuaren ordutegia zabaldu egingo da eta goizeko 9:00etatik 14:30era arte zabalik egongo da.

Ordutegi zabalagoa

Orain arteko Arreta Zerbitzuaren ordutegiarekin astean 19:30 orduko zerbitzua eskaintzen zen eta urriaren 1etik aurrera astean 32:30 orduko zerbitzua eskainiko da. Ordutegi berria honako hau izango da:

Astelehenetik ostiralera 9:00 – 14:30

Neurri honekin herritarren beharrei hobeto erantzun nahi die Udalak.

Telefono zerbitzua

Zerbitzua hobetzeko helburu berberarekin, Udalak telefonia sistema ere aldatu zuen abuztuaren hasieran, horrela komunikatzen ematen zuten deiak eta bestelako arazoak ekidin nahi izan dira. Egia da, lehenengo bi hilabete hauetan hamaika arazo sortu direla (erantzungailuak ez zeuden ondoro, igogailu batzuk zerbitzu barik geratu dira…) eta horiek bideratzeko neurriak hartzen ari dela Udala. Epe laburrean, beraz, arazo guztiak konponduta izatea espero da.

Euskararen erabilera udal inprimakietan

Beste honi buruzko erabaki berria ere hartu du Udalak, izan ere orain arte erantzuna euskara hutsean jaso nahi izanez gero, berariaz hala eskatu beharra zegoen. Orain, berriz, erantzuna ele bietan jaso nahi duenak adierazi beharko du berariaz hori, izan ere bestelakorik eskatzen ez dutene erantzun guztiak euskaraz bideratzeko erabaki hartu baitu Udalak.