Udalak leihoak eta balkoiak apaintzeko deia egiten du

2020 / 06 / 15

Koronabirusak sortu duen egoeragatik herriko jaiak bertan behera geratu badira ere, eta ekitaldi sinboliko batzuk baino egingo ez badira ere, Eskoriatzako Udalak eskoriatzar guztiak animatu nahi ditu balkoiak eta leihoak apaintzera ikurrinekin, Eskoriatzako banderarekin, marrazkiekin eta euskarazko esaldi lehiaketa irabaziko duen esaldiarekin.

Eskoriatzako banderak

Ekainaren 18tik aurrera, 10 euroko prezioan, Eskoriatzako banderak salgai jarriko dira honako saltokietan: Dorleta liburudenda, Zarus goxo-denda eta Carmen mertzeria.

Era berean, nahi duenak hemen deskarga dezake Eskoriatzako banderaren marrazkia, inprimatu eta margotzeko (hemen deskargatu).Gainera banderak saltzen diren dendetan paperezko kopiak ere egongo dira, nahi duenak hartu eta etxean margotzeko.

Margotzeko ikurrina ere deskargatu daiteke hemen

Sare sozialetan argazkiak

Leiho eta balkoi apainduei zabalkundea emateko, argazkiak eta bideoak sare sozialetan partekatzera animatu nahi ditugu herritarrak honako traola erabiliz: #eskoriatzakobalkoiak