Udalbatzak 3 mozio onartu ditu

2013 / 10 / 30

Urriaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, Udalbatzak “Ospitaletan modu anbulatorioan ematen diren botiken koordainketa berri gaitzesteko”, “Gorka Azpitarte presoaren egoera salatzeko” eta “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna aldarrikatzeko” mozioak onartu zituen.

Botiken koordainketa

Mozio hau elizateetako bi zinegotzien abstentzioarekin eta bertaratutako 8 zinegotzien aldeko botoarekin onartu zen. Hemen mozioa osorik.

Gorka Azpitarte presoaren egoera

Mozio hau hiru abstentzio (Elizateak 2 eta Ezker Anitza 1), aurkako boto 1 (Pse) eta bertaratutako gainontzeko 6 zinegotzien aldeko botoarekin onartu zen. Hemen mozioa  sorik.

Emakumeenganako indarkeria

Mozio hau elizateetako bi zinegotzien abstentzioarekin eta bertaratutako gainontzeko 8 zinegotzien aldeko botoarekin onartu zen. Hemen mozioa osorik.