Udalbatzak hiru mozio onartu ditu

2013ko ekainak 26

Ekainaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, Udalbatzak honako gaiei buruzko mozioak onartu zituen: haurdunaldia borondatez etetea; LGTBI-en harrotasunaren nazioarteko egunari buruzkoa eta “HMEI ordezkatzeari” buruzkoa.
 
Haurdunaldia borondatez etetea

Mozio hau elizateetako zinegotzi baten abstentzioaren eta bilkurara joandako gainontzeko zinegotzien aldeko botoarekin (4 Bildu, 1 Ezker Anitza-IU) onartu zen. Hemen mozioa osorik.

LGTBI-en harrotasunaren nazioarteko eguna

Mozio hau elizateetako zinegotzi baten abstentzioaren eta bilkurara joandako gainontzeko zinegotzien aldeko botoarekin (4 Bildu, 1 Ezker Anitza-IU) onartu zen. Hemen mozioa osorik.

HMEI ordezkatzea

Mozio hau bi zinegotziaren abstentzioarekin (1 elizateak, 1 EAJ) eta gainontzeko 5 zinegotzien aldeko botoarekin (4 Bildu, 1 Ezker Anitza-IU) onartu zen. Hemen mozioa osorik.