Udalbatzak jaietako meza nagusian parte-hartuko du

2015 / 06 / 26

ekainak29Korporazio berriak ekainaren 25ean egin zuen bere lehenengo ohiko plenoa eta bertan tratatu zen hastear dauden herriko jaietako meza nagusian udalbatzaren parte-hartzeari buruzko gaia.

Plenoan 2009ko ekainean Udalbatzak hartutako erabakia berretsi zen eta ondorioz, meza nagusiko kontsakrazio unean Udalak ez du inolako ohorerik egingo, eta zinegotziek, momentu horretan, ez dute erreberentziarik egingo aldarean.

Horrez gainera, azkeneko urteetan utzita zegoen ohitura berreskuratu egingo da eta alkateak udalbatzako kide guztiak gonbidatu zituen meza aurretik eta ondoren korporazioak udaletik elizara eta elizatik udalera txistulariekin batera eta “Alkate soinua” doinuarekin egingo duen ibilbidean parte-hartzera.

Udalbatzarreko kide guztien izenean, ondo pasa sanpedrotan!!!