Udaleku irekietan izen ematea zabalik dago

2019 / 04 / 11

Zabalik dago dagoeneko 2019ko udaleku irekietan izena emateko epea. Interesdunek maiatzaren 3ra arte izango dute aukera.
Tortolis ludotekan arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, edo goizetan Kultur Etxean 10:00etatik-14:00etara.

Udaleku irekiak 2007 eta 2015 urte bitartean jaiotako haurrei zuzenduta egongo dira. HH3 eta LH6 ikasmailak ikasten ari direnak.
Uztailaren 4an hasi eta 23ra arte eskainiko dira, goizez 10:00tik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 17:00etara.

Hona hemen tarifak:

  • Haur bat: 61 €
  • Bi haur: 112 €
  • Hiru haur:153 €

Zaintza zerbitzua: aurten Txirikila elkarteak guraso batzuen eskariz, zaintza zerbitzua jarriko du martxan.

  • Goizeko 8:30etik aurrera haurrak ludotekan uzteko aukera egongo da.
  • Zaintza zerbitzuak 55€ balioko ditu.
  • Plaza mugatuak izango dira eta izena ematea ludotekan bertan egin beharko da.

Oharra: Aste Santuko oporrak direla-eta, apirilaren 18tik 28ra Tortolis ludoteka itxita egongo da, Kultur Etxea zabalik.