Udaleku irekietarako begiraleak behar dira

2018 / 03 / 13

2018ko Udaleku irekiak uztailaren 3ik 20ra izango dira eta txirikila elkartea begirale bila dabil udalekuetan parte hartzeko. Begirale aritzeko interesatuek kurrikuluma eta kurrikulumean jasotzen diren datuak egiaztatzeko ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte martxoaren 16tik 28ra, ondoko leku eta orduetan:

  • Tortolis ludoteka: astelehenetik-ostiralera 17:00etatik-19:00etara.
  • Emailez: txirikila@gmail.com

Begirale izateko ezinbestekoa izango da euskaraz ondoko jakitea eta 18 urteak beteak izatea eta udalekuetako antolatzaileek deitutako formazio saioetan parte hartzea.
Hona hemen kurrilumak baloratzeko puntuazio sistema:

1.-Begirale titulua 5 puntu
2.- EGA titulua. 1 puntu
3.- Aisialdiarekin zerikusia duten ikastaro bakoitzeko (8 ordukoa) . 1 puntu
4.- Magisteritza, psikologia,gizarte hezkuntza, pedagogia ikasten : 1 puntu
5.- Magisteriatza, psikologia, gizarte hezkuntza edo pedagogia ikasita: 3 puntu
6.- Udaleku irekietan begirale, Eskoriatzan: 3 puntu
7.- Lehen Sorospenerako titulua: 2 puntu
8.- Beste herri batetako udaleku irekietan begirale: 1 puntu
9.- Udaleku itxietan begirale: 1 puntu
10.- Txirikila aisialdi elkartean bolondres: 2 puntu

Eskoriatzarrek lehentasuna izango dute. Kurrikulumak martxoaren 16tik martxoaren 28ra aurkeztuko dira.