Udalekuak bertan behera, momentuz, 3 egunez

2020 / 07 / 19

Covid-19ak EAEn azken egunetan izan dituen positibo kopuru handien aurrean, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak eta Eudelek udaleku irekiak bertan behera uztea erabaki dute. Neurri honek Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako udaleku guztiei eragingo die eta erabakia behin-behinekoa da. Datozen egunetan berrikusiko dela esan dute.

Horiek horrela uztailaren 20tik 22ra, hau da astelehenetik asteazkenera Eskoriatzan ez da udaleku irekirik egongo. Asteazkenean berrikusiko da berriro ere martxan jartzeko aukerarik izango den ala ez.

Edozein notizia jakin bezain laster, udaleku irekietako arduradunak eta begiraleak familiekin harremanetan jarriko dira.