Ur beroa kenduko da ordu batzuetan kiroldegian

2018 / 10 / 18

Datorren martitzenean, urriak 23, kiroldegian egin behar diren konponketek eragina izango du ur beroan, eta beraz, ez da ur berorik egongo goizeko 10:00etatik 14:00etara.

Litekeena da egin beharreko konponketak 14:00ak baino lehen amaitzea, eta ur beroa ordu hori baino lehen izatea, baina, ezin da ziurtatu horrela izango denik.