Uraren tarifan aldaketak

2017 / 03 / 14

Udalbatzak 2016ko urriaren 18an egindako bilkuran onartu zuen 2017. urteko lehenengo hiruhilekotik aurrera etxeko uraren tarifan aldaketak egitea. Lehenengo hiruhileko hau martxoan bukatuko da eta hortik aurrera aplikatuko diren tarifa berriak honako hauek izango dira:

  • TARIFA FINKOA: 18,00 €/hiruhilekoa
  • TARIFA ALDAKORRA, kontsumoaren araberakoa
    • 0 – 20 m3…………………………. 0,6932 €/m3
    • 21 – 60 m3………………………… 1,0745 €/m3
    • 61 – 90 m3………………………… 2,7728 €/m3
    • 91 m3 edo handiagoa…………. 6,9320 €/m3

Irakurketak modu erregularrean egiteko gomendioa

Tarifa berri horietan kontsumo tarte handienak dira gehien zigortuko direnak. Beraz, Udalaren gomendioa da, irakurketak hiruhilabetero egitea eta horien berri ematea, horrela egin ezean hainbat alditako kontsumoak pilatu egiten dira eta ondorioz, tarte zigortuenetako tarifak aplikatuko dira.

Irakurketak hiruhileko bakoitzeko azkeneko 15 egunetan jasotzen dira, hau da martxoan, ekainean, irailean eta abenduan. Eta irakurketak egiteko moduak honako hauek dira:

  1. Kontagailu-irakurlea pasa aurretik kontsumoa adierazteko eskapetan uzten den orria betez.
  2. Udal langileak zuzenean eginda.
  3. Kontsumoa apuntatzeko atean edo postontzian uzten den orria bete eta udaletxeko harreran entregatuz.
  4. Kontsumoaren berri telefonoz emanez (943 714407).
  5. Posta elektronikoz: ura@eskoriatza.eus