Urtarrileko ohiko osoko bilkura

2014 / 01 / 24
  • Eguna: Urtarrilaren 28a, asteartea
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Biribilgune berriari izena jartzeko proposamena.
  4. Eskoriatzako Udalaren kontratazio publikoetan txertatu beharreko  hizkuntza baldintzak eta horiek ezartzeko prozedura onartzeko hartutako  erabakia bertan behera uzteko proposamena.
  5. Datu pertsonalen fitxategi berria sortzea: “Ordutegien kontrola”.
  6. Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazio ordenantzako 15. artikuluari egindako aldaketa behin betiko onartzea.
  7. Udal ordezkari berriak izendatzea Debagoieneko Mankomunitateko garapen ekonomikorako batzorderako eta ingurumen batzorderako.
  8. Udal pilotalekuari “Joseba Iñurrategi” izena jartzeko proposamena.
  9. Onartutako eskubideen baja.
  10. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasa aldatzea: 9. Eranskinean “Kirol instalazioak eta kirol zerbitzuak erabiltzea” tarifa berri bat sartzea.
  11. Ezker Anitza-IU-k eskatuta sortua eta emakume haurdunaren eskubideak babesteko lege aurreproiektua atzera egiteko aurkeztutako mozioa.
  12. Eskoriatzako udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa sexu- eta ugalketa-osasunari buruz eta haurdunaldia borondatez eteteari buruz indarrean dagoen legedia Espainiako gobernuak lege organikoaren aurreproiektu bidez berraztertu nahi duela-eta.
  13. Urtarrilaren 7ko atxiloketei buruz eskoriatzako Bilduk aurkeztutako mozioa.
  14. Ezker anitza-IU-k eta Bilduk aurkeztutako mozioa Euskadi-Kuba elkartearen izenean Estatu Batuetan kondenatutako bost kubatarrei buruz eta Barack Obama presidenteari horien askatasuna eskatzeko.
  15. Galde-eskeak