Uztailean zabalduko da kanpoko igerilekua

2015 / 06 / 24

igerilekuaUztailaren 2an zabalduko da Manuel Muñoz kiroldegiko kanpoko igerilekua, 0 eta 6 urte bitarteko haurrek erabili ahal izango dutena.

Uztailean astelehenetik larunbatera egongo da zabalik,arratsaldez, honako ordutegian:  16:00 – 19:00

Abuztuan, berriz, astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, arratsaldez, honako ordutegian: 16:00 – 19:00

Igerilekua udan erabiltzeko arauak, honako hauek dira:

  • Kanpoko igerilekuan, 6 urte bitarteko haurrak ibili daitezke, betik pertsona heldu batek lagunduta.
  • Barruko igerilekuan 8 urtetik beherako haurrak pertsona heldu batek lagunduta egon beharko dira.
  • Belarretan oinutsik ibili behar da.
  • Debekatuta dago erretzea.
  • Debekatuta dago igerileku eremuan beirazko edozein material sartzea.
  • Zakarrontzi selektiboki erabili behar dira, ingurua garbi mantentzeko.
  • Ezin da baloiarekin jolastu. Jolas esparru bat dago bertan dauden jokoekin aritzeko.
  • Ezin da motxilarik sartu igerilekuetako eremuetara.
  • Debekatuta dago ur hertzean bultzaka, saltoka eta korrika ibiltzea, arriskutsua baita.
  • Ezin da instalazioetara patin, patinete edo bizikletarekin sartu edota horiekin bertan ibili.
  • Sorosleak esandakoari kasu egin beti.