Uztaileko ohiko plenoa

2015 / 07 / 24
  • Eguna: Uztailaren 28a, asteartea
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Zinegotzi hautatuak kargua onartzea.
  4. Alkatearen dedikazio portzentajearen eta ordainsari mailaren gaineko erabakia.
  5. Hainbat erakunde eta elkartetarako udal ordezkariak izendatzeko proposamena.
  6. Udal Erregelamendu Organikoaren 17., 20. eta 32. artikuluak aldatzeko proposamena.
  7. EH Bilduren proposamena batzorde informatzaileetan parte hartzeko.
  8. Herriko jai eguna 2015-erako proposatzea.
  9. Eskaera Eskoriatzako alkateari hondakin bilketa sistema herri kontsulta lotesle bidez aukeratzeko eta herritarren parte-hartze erregelamendu bat egiteko dagozkion tramiteak has ditzan.
  10. 2014ko kontu orokorrak onartzea.
  11. Onartutako eskubideei baja ematea.
  12. Santa Ana 1-2, 3 eta 4-4B eraikinetan termita izurritea kontrolatzeko eta zaintzeko zerbitzua kontratatzea.
  13. Gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea: udal eraikinak garbitzeagatik (ekainaren 16tik uztailaren 15era) Hemen Garbiketak enpresak egindako faktura ordaintzeko agindua.
  14. Idazkari-Kontuhartzaileak jarritako eragozpenak 2015-eko bigarren hiruhilekoan.
  15. Eskoriatzako Presoen Lagunak taldearen izenean EH Bilduk aurkeztutako mozioa.
  16. Galde-eskeak.