VOLAR Genero indarkeriari buruzko dokumentala

2018 / 11 / 20

Genero indarkeriak oraindik bere horretan dirau gizartean, eraso eta abusuek ez baitute etenik, milaka biktimarekin mundu osoan. Azaroaren 25ero hori salatzeko, eta horrelakorik gehiago gerta ez dadin eskatzeko, ahotsak entzuten dira bazter guztietan.

Gai horren inguruan, datorren azaroaren 21ean, Zaldibar antzokian, “Volar” dokumentala eskainiko da: genero indarkeria jasan duten 9 emakumek asteburu bat pasa dute elkarrekin, landan, euren egunerokotasunetik urrun. Adin eta zeregin desberdinak dituzte, baina, elkar ezagutzeko gai dira hitzen beharrik izan gabe. Biolentziazko infernu horri aurre egiteko kuraiak batzen ditu baita pairatutako sufrimenduari zentzu bat eman nahi izateak ere. Eta euren bizi-esperientzia eskaintzen diete beste emakumeei eta gizarteari.

Dokumentala ikusi ondoren, horietako 2 emakumek euren esperientzia kontatuko digute.

Eguna: azaroak 21
Ordua: 18:00
Lekua: Zaldibar Antzokia