Zaharren egoitzaren aldeko loterian jokatutakoa bueltan

2015 / 01 / 12

Eskoriatzako zaharren egoitzaren aldeko loterian ez da sari handirik tokatu, baina, jokatutakoa bai behintzat, hau da, loteria-txartel bakoitzak 2 euro balio ditu, eta urtarrilean kobratu ahal izango dira zaharren egoitzan bertan, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00era arte.

Ordainketa egoitzan eta ez banketxe batean egitearen arrazoia da banketxeek komisioa kobratzen dutela ordainketak bertan egiteagatik, eta horren aurrean, jakin arren ere eskoriatzar batzuentzat nolabaiteko eragozpena izan daitekeela, egoitzako juntak loteria-txartelak egoitzan bertan ordaintzea erabaki du. Espero dugu loteria kobratzera joan behar direnek horrela egitearen arrazoia ulertzea eta sortutako eragozpenak barkatzea.

Zaharren egoitzako juntak loteria-txartelak erosi zituzten pertsona guztiei beraien laguntza eskertu nahi die. Guztira 2.740 txartel saldu ziren, hau da, 2.740 euro lortu ziren egoitzarentzat.