Zinegotzi izendapen berria

2013 / 09 / 27

Asteartean, hilak 24an izandako osoko bilkuran Maider Landak zinegotzi kargua hartu zuen.

Itziar Martinezek (Bildu) zinegotzi kargua utzi ondoren, Udalbatzak Maider Landaren zinegotzi izendapena onartu zuen. Kargua hartu ondoren, alkateak honako arloetako ardura emango dio zinegotzi berriari:

  • Gazteria zerbitzua
  • Hezkuntza zerbitzua
  • Euskara zerbitzua

Horrez gain, udalaren ordezkari izango da honako erakundeetan: Kulunka haurreskola, Luis Ezeiza, Goiena Komunikazio zerbitzuak eta Leintz Udal Euskaltegia.