Kiroldegian zinta berriak martxotik aurrera

2016 / 02 / 10

2016ko urte hasierarekin bat kiroldegiko korrika egiteko zinta hondatu egin zen. Zinta oso aspaldikoa zen eta konponketak egiten hastea alperrikakoa izango dela erabaki da. Hori horrela, eta Eskoriatzako kiroldegian zintak asko erabiltzen direla ikusirik, Udalak 2 zinta berri erostea erabaki du.

Zinta berriak martxotik aurrera egongo dira kiroldegian. Bitartean, erabiltzaile guztiei barkamena eskatu nahi diegu, epe honetan sortutako eragozpenengatik.