Zuk ekarri, Zuk jan: erreserbatu mahaia

2017 / 04 / 04

Larunbatean eguerdiko 14:00etan pasatuko da Korrika Eskoriatzako kaleetatik, eta egitarauaren ekintzen artean ZUK EKARRI, ZUK JAN bazkari eredua antolatu da.

Antolaketa lanak erraztearren, nahi duenak, mahaian lekua erreserbatu ahal izango du honako telefono hauetara deitu edo mezua bidalita:

  • 943 71 46 88 (Kultur etxea)
  • 636 78 59 71 (whatsappa)

Herriko hainbat taberna eta saltokitan menu bereziak prestatu dituzte, enkargatu eta plazara eramateko.